Erandioko II. Sprint Duatloia

  • Escrito: 4 April 2019
  • Por: arkaitz

Martxoaren 30rean goizean, 9etan, Bilbaoitri Triatloi Taldeko eta Erandioko Txirrindularitza Elkarteko kideak Erandioko Udaletxeko plazan agertzen hasi ziren. Asmoa argi zuten: Erandioko II. Sprint Duatloia era egokienean lehiatzeko, beharreko guztia montatzea.

Arratsaldeko 4 t’erdietan, eguzkiak sano berotuta, lasterketa hasi zen. Erandioko II. Sprint Duatloia Euskadiko zirkuiturako proba puntuagarria da, eta aurten ere, Bizkaiko Duatloi Txapelketa bertan erabaki da. 201 parte-hartzaile izan ditu, gehienak bizkaitarrak baina beste hainbat tokitatik etorritakoak ere.

Hasten lehenak federatutako gizonak izan ziren. Bigarrenak, emakumeak atera zien 5 minutuko aldearekin. Azkenik, beste 5 minutu geroxeago federatu gabeko lehiakideak. Denek distantzia berbera egin zuten: 5 kilometroko korrika saio bat, 20 kilometro bizikletan eta beste 2,5 kilometro korrika berriro.

Korrikako ibilbidea Erandio-Altzagako erdigunean kokatzen zen. Udaletxeko plazan hasten zen, boxeen ondoan, eta ia guztia laua bazen ere, Bekoetxebideako aldats gogorra igo behar zen. Bizikletako saioa ere ez zen nolanahikoa, Loiutik Unbe mendatearen zati gogorrena eta Astrabuduatik hiru gurutzeetara igo behar bait ziren lasterkariak. Bukatzeko, korrikako ibilbideari bira bat eman behar zitzaion.

Izen-emandakoen artean maila guztietako lehiakideak bildu zien, batik bat, Maria Mendibe BPXport taldekoa eta Xabier Tijero C.T. Hondarreta taldekoa. Hain zuzen, bi hauek ziren faboritoak eta haiek izan ziren emakumezkoen eta gizonezkoen arteko garaileak.

Gizonezkoen mailan Xabier Tijerok, bere korrikako doaiari esker, errez aurreratu zen lehen korrikaldian. Bizikletako tartean, taldetxo batek harrapatzea lortu bazuen ere, azken korrikako saioan Ander Ganzabali eta Eder Rodrigezi irabazi zien.

Emakumezkoen artean junior mailako Besaide Astobizak tarte handia atera zien korrika besteei. Bizikletan Maria Mendibek Besaide harrapatu eta irabazteko nahiakoa zitzaion tartea atera zion. Hirugarren emakumea Inma Ruiz gernikarra izan zen.

Federatu gabekoen artean Aitor Sandino izan zen azkarrena.

Saridunek garaikur eta opariak jaso zituzten podiumean, Erandioko Kirol Zinegotziak eta Liberbankeko ordezkariak emanda. Era berean, parte-hartzaile guztiek helmugako anoa guneko produktu freskagarriak dastatu zituzten, baita dortsala jasotzerakoan patrozinatzaileek emandako opariak jaso ere.

2019ko Bizkaiko Duatloi txapeldunak Xabier Tijero eta Besaide Astobiza izan ziren, gizonezkoetan eta emakumezkotan hurrenez hurren.

Azken batean, Erandiora hurbildu ziren lehiakideak lasterketa gogorra zein atsegina gozatzeko aukera izan zuten.