III Bilboko Duatloi Txikia

  • Escrito: 16 March 2018
  • Por: arkaitz

Duatloi Txikia ziztu bizian Bilbon.

Bilboko Duatloi Txikia hirugarren urtez jarraian ospatuko da apirilaren 7an. Bilbaotri Triatloi Taldeak antolatzen du doako lehiaketa hau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Triatloi Federazioaren laguntzarekin, 2004 eta 2009 urteen artean jaiotakoentzat.

Aurreko urtetan bezala, Uribitarteko pasealekuan Udaletxearen aitzinean, arratsaldeko lauretan abiatuko da proba duatleta benjaminekin batera. 2008 eta 2009 urtekoek 500metro korrika, 2 kilometro bizikletaz eta 250 metro korrika egingo dute. Ordu erdi geroago kimuak lehiatuko dira. 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoek kilometro bat arineketan, 4 km. bizikletaz eta kilometro erdi korrikako ibilbidea osatu beharko dute. Infantilek amaituko dute proba arratsaldeko bostetan abiatuta. 2004 eta 2005eko haurrek 1.500 metro korrika, 6 km. bizikletaz eta 750 metro korrika edukiko dituzte aurretik.

Ez lehiakorra den kirol proba honetan duatleta guztiek indarrak berreskuratzeko jakiak hartuko dituzte, oroigarri bat eta babesleen bestelako opariak. Proba amaitu ostean zozketa baten parte hartuko dute.

Bilbaotri Triatloi Taldeak bere hamabost urteurrenaren ospakizunen artean Bilboko Duatloi Txikia antolatzen du berriro, lagunen arteko kirol-giroa sortzeko asmoz, eskola adinean dauden umeek ederto pasatzeko, bizimodu osasuntsua, diziplina, esfortzua eta laguntasuna bultzatuz aldi berean. 

Izenemateak taldeko web orrian www.bilbaotri-tt.net edo egun berean egin daitezke.

Eskertu nahi diegu haien ezinbesteko laguntza duatloi honen babesleei: Bizkaia Esnea, La Bicicleta, Coca-Cola, McDonald’s eta Gernika-Bilbao lasterketa.

 

 

El Duatlón Txiki pisa fuerte en Bilbao

El Duatlón Escolar de Bilbao - ‘Bilboko Duatloi Txikia’ celebra el sábado 7 de abril su tercera edición, prueba gratuita que organiza el club Bilbaotri Triatloi Taldea con la colaboración de la Diputación Foral de Bizkaia y las Federaciones Vizcaína y Vasca de Triatlón. La actividad deportiva está dirigida a todos los niños y niñas nacidos/as entre 2004 y 2009.

La prueba se celebrará –igual que en ediciones anteriores- en el paseo de Uribitarte, enfrente del ayuntamiento, a las 16:00 con la salida de las/os duatletas más pequeños (nacidos entre 2008 y 2009). En la categoría de benjamines la distancia a recorrer es de 500 metros corriendo, 2 kilómetros en bicicleta y otros 250 metros de carrera a pie. En media hora les seguirán las/os jóvenes deportistas nacidas/os entre 2006 y 2007, o alevines, quienes tendrán que completar el tramo de 1.000 metros corriendo, 4 kilómetros en bicicleta y 500 metros corriendo. Finalizarán la competición las/os de la categoría infantil (nacidos entre 2003 y 2004) con la salida a las 17:00. A las/os más mayores les espera una distancia de 1.500 metros corriendo, 6 kilómetros en bicicleta y otros 750 metros corriendo.

Al no tener la prueba un espíritu competitivo, todas/os las/os duatletas recibirán un obsequio conmemorativo, entre otros regalos de los patrocinadores, y un avituallamiento para reponer fuerzas. Al finalizar la prueba las/os ‘txikis’ también serán invitados a participar en un sorteo.

El club Bilbaotri Triatloi Taldea, en la celebración de su decimoquinto aniversario, vuelve a organizar el duatlón escolar ‘Bilboko Duatloi Txikia’, con el fin de crear un ambiente deportivo y divertido para que niñas y niños puedan pasarlo bien y al mismo tiempo promover la vida sana, la disciplina, el esfuerzo y la amistad.

Se pueden realizar inscripciones a través de la página web del club: www.bilbaotri-tt.net o el mismo día de la prueba, cuya celebración se hace posible gracias al patrocinio de  Leche Bizkaia Esnea, La Bicicleta, Coca-Cola, McDonald’s y la Carrera Gernika-Bilbao.