Bilboko duatloi txikiaren kronika

  • Escrito: 11 April 2018
  • Por: arkaitz

Bilbon, joan den larunbatean, apirilaren 7an,  Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Triatloi Federazioarekin batera sortutako Eskola Kirol Konbinatuaren Zirkuituaren bigarren proba ospatu zen.  Durangoko probaren ostean eta Lekeitiokoa baino lehen, Bilboko Eskola-Duatloiaren txanda zen, honekin bere hirugarren edizioa bete duela, Bilbaotri Triatloi Taldeak antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Kirolak, Bizkaiko eta Euskadiko Triatloi Federazioak, Bizkaia Esnea, Clínica del Vértigo, Torre Fisioterapia, Liberbank, Deia, La Bicicleta eta Ciclos Deustoren laguntzarekin batera. 

Goibel hasi eta euria iragarrita zuen egun horretako arratsaldeko laurak ziren Antolakuntzak proba hasteko finkatutako ordua, proba hiru kategoriatan banakatzen zelarik: Benjaminak, 2008 eta 2009an jaioak; Kimuak, 2006 eta 2007koak eta haurrak 2004 eta 2005ekoak.  Guztira, 58 izan ziren izen-emandako ausartak, jatorri anitzekoak, esaterako, Oñati (Gipuzkoa), Castro-Urdiales edo Laredo (Kantabria), Vitoria-Gasteiz (Araba) eta, jakina, Bizkai osotik, gehiena Bilbotarra izanik. 

Abiatu ziren lehenak gazteenak izan ziren, eguraldiaz zorte handiagoa eduki zutela, euriak kasik ez zituela ukitu, nahiz eta Botxoko hotzak bai.  Haien probak 500 m arineketan, 2 km bizikletan eta amaierako 250 m korrikan zetzan.  Ibilbidea Uribitarte eta Erripako pasealekuetatik izan zen, hain zuzen ere, korrikaldia Udaletxe-zubia (transiziogunea zegoen tokian) eta Arenaleko zubiaren artean; eta bizikletaldia, Zubizuriraino helduz. 

Txikitxuenen artean 8 neska eta 20 mutil izen-emanda, arratsaldeko probarik jendetsuena izan zen, Bilboko Begoñazpi ikastolako Ane Bordagaray lehenik helmugaratu zela. 

16:30etan kimuen irtenaldia izan zen, 10 neska eta 13 mutil egonik.  Ilusioz eta gogoz beteta km bat korrika, 4 km bizikleta eta 500 metrotako korrikaldiari ekin zieten.  Proba honetan, bi parte-hartzailerekin gozamen handia hartu zuten ikusleek.  Gasteizko E-triko Jokin Nanclaresen eta Galdakaoko ordezkaria zen Marco Martínen arteko norgehiagoka.  Oso berdinduta zegoen lehiak, Gasteiztarraren alde jo zuen helmugarako 50 metro baino ez zirela falta. 

Arratsaldeko bostetan, jada euriak goitik behera ari zuela, azkenengo proba hasi zen.  Haur mailan izen-emandako zazpiek 1500 m arineketan, 6 km txirrindulan eta 750 m berriro arineketan burutu behar zituzten.  Hastapen lehiatsu baten ostean, Lekeitioko Garraitz K.T.ko Mikel Arrasate eta Castro-Urdialeseko Mario Rodríguez gailendu ziren, bizikletara elkarrekin iritsiz, atal horretan Kantabriako ordezkariak lasterketa utzi zuela, Lekeitioko korrikalariari garaipena eskura jarriz. 

Edonola ere, guztiak zoratu eta gehiagorako gogoz utzi zituen kirolaz gozatzera joan ziren denak. Baten batek hurrengo eguneko Lekeitioko proban errepikatzeko bezainbeste.  Gainera, proba ez-lehiakorra izanik, guztiek opari berdinak eskuratu zituzten.  Denak etxeratu ziren kantinplora bat, kamiseta bat, leporako buff bat, pizten den eskumuturreko bat eta brik bat esne