Bilboko duatloi txikiaren kronika
Bilbon, joan den larunbatean, apirilaren 7an, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Triatloi Federazioarekin batera sortutako Eskola Kirol Konbinatuaren Zirkuituaren bigarren proba ospatu zen. Durangoko probaren ostean eta Lekeitiokoa baino lehen, Bilboko Eskola-Duatloiaren txanda zen, honekin bere hirugarren edizioa bete duela, Bilbaotri Triatloi Taldeak antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao Kirolak, Bizkaiko eta Euskadiko Triatloi Federazioak, Bizkaia Esnea, Clínica del Vértigo, Torre Fisioterapia, Liberbank, Deia, La Bicicleta eta Ciclos Deustoren laguntzarekin batera.